ONGI ETORRI GURE BLOGERA

ONGI ETORRI GURE BLOGERA
Gasteizko Magisteritza Eskolako ikasleak gara eta blog bat sortzea erabaki dugu. Gure helburua irakasle, ikasle eta gurasoek ongi pasa eta parte hartzea da, denen artean irakaskuntza-ikaskuntza prozesua hobekuntzara bideratzeko.

martes, 5 de abril de 2011

BEGIEKIN IKUSTEN DUGUNAZ FIDATZEN BAGARA...

...BEGIRA ZER PASATZEN DEN!!

Honako jokuko legea honakoxea da: pausuak jarraitzea, banan banan, eta tranparik egin gabe!! ez du balio geroago datorrena  irakurtzea aurreko ariketak egin gabe!

Hori jakinda, has gaitezen. ZORTE ON!

1) Zer ikusten duzu irudi honetan lehenengo bistaratzean?

2)Zer ikusten duzu irudi honetan lehenengo bistaratzean?


3)Zer ikusten duzu irudi honetan lehenengo bistaratzean?

4) Zer ikusten duzu irudi honetan lehenengo bistaratzean?


5) Orain begiratu arretaz aurreko irudi guztiak. Ez al duzu besterik ikusten?

                                 ...hartu zure denbora...

6) Hona hemen emaitzak:

Lehenengo irudia: Emakume bat, eta saxofoi jolea. (Saxofoia: Tronpeta baten antzekoa)

Bigarren irudia: Aitona-amona bat besarkatuta, bien artean kopa bat, eta paisaia osoa kontuan hartuta mexikoko plaza bat, bertan herritarrak ere ikus daitezke.

Hirugarren irudia: Amonatxo bat ala buruan luma daraman emakume gazte bat.

Laugarren irudia: 9 pertsona daude, denak aurkitu al dituzu?bat edo beste ikusi ezean, ez kezkatu eta saiatu geroxeago. ZIUR DENAK IKUSTEA LORTUKO DUZULA! eta tranposo hutsa bazara eta erantzuna orain nahi baduzu, egin klik hemen: http://personales.ya.com/jallacer/photogallery/opticas/nueves.jpg

Gehiago ikusi nahi izanez gero, egin klik link honetan: 
http://www.google.es/images?q=ilusiones+opticas&um=1&hl=es&rls=com.microsoft:*&tbm=isch&ei=fYqcTe6RHZCe4QbbiPjxBg&sa=N&start=0&ndsp=20

KLASEAN LANDU:
Salbatore Mitxelenan aurrez aurkeztutako ilusio obtikoekin 5.mailan tutoretza klase bat planteatu genuen.
Bertan irui bakoitzean zer ikusten zuten galdetu genien ikasleei, ikusten zutenaren arabera taldekatu genituelarik haurrak. Esaterako, lehen irudian batzuek saxofoijolea, besteek emakumea eta zenbaitek biak ikusten zituzten. Beraz, ikusitakoaren arabera sailkatzean talde 1 bestea baina jendetsuagoa geratu zen. Ariketa bera irudi denekin egin ostean, ondorioak ateratzeari ekin genion.
-Zenbaitzuk beti irudi bakarra ikusten zutela
-Besteek beti guztiak
-Batzuek agian zenbaitetan bat eta beste zenbaitetan gehiago...
Konturatu ginen baita kasu guztietan ez zela jende kopuru bera geratzen talde denetan eta beraz ariketa batzuetan gehiengoak marrazki bakarra ikusi arren besteetan gutxiengoa zela ikuspuntu bakarrarekin geratzen zena. Horren harira, umeeei euren sentimenduaren inguruan hitz egiteko eskatu genien:
-Marrazkiaren posibilitate denak  aurkitzen zituztenean talde jendetsuenean egonda
-Egoera berdinean talde txikienean aurkitzen zirenean
-Eta berdin irudi bakarra ikusteko gai zirenean nola klasekideen gehiengoarekin, hala gutxiengoarekin.
Bukaerako hausnarketa hau izan zen:
Nahiz ongi nahiz agizki egin ariketa, gure egoeran pertsona gehiago dagoenean  hobeto sentitzen garela, batez ere jarduera ongi egin badugu. Okerrago sentituko gara beraz oso jende gutxiko talde batean egonda ziurtasun falta izango dugulako eta are gehiago bete beharrekoa ez badugu behar bezain ongi egin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario