ONGI ETORRI GURE BLOGERA

ONGI ETORRI GURE BLOGERA
Gasteizko Magisteritza Eskolako ikasleak gara eta blog bat sortzea erabaki dugu. Gure helburua irakasle, ikasle eta gurasoek ongi pasa eta parte hartzea da, denen artean irakaskuntza-ikaskuntza prozesua hobekuntzara bideratzeko.

miércoles, 6 de abril de 2011

AZKEN BERRIAK!


2011(e)ko Apirilak 01:

Hirueletasuna bultzatuko duen akordioa lortu da

*Nork: Hezkuntza sailak eta heziketaren patronalek
*Zer: Sare pribatuan hirueletasuna bultzatzeko protokolo bat sinatu dute
*Protokoloaren helburua: Oinarrizko hezkuntzako eta Batxilergoko irakasleak prestatzea eta Hezkuntza hirueleduna eskaintzea.
*Isabel Celaá Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak dio: Hezkuntza sistema modernizatu nahi dela eta patronalek jarrera zentzuduna eta jakintsua eduki dutela.
*Akordioa sinatu: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak.
*Xehetasunak: Hobekuntzak orokorra izan behar du gure hezkuntza-sistemako ikasleria osoa hartuz, familien maila sozio ekonomiko eta kulturala barne.

 

 

2011(e)ko Urriak 02:

Azpeitiko Ikasberri Ikastolak du dagoeneko Kilometroetako lekukoa.
*Zer, noiz eta non: Kilometroak Urriak 2an Azpeitian
*Zertarako: Ikastolen aldeko festa bat da.
*Zer da ikastola:  Euskal Herrian hezkuntza euskaraz ematen duen euskal eskola autonomoa da, bere helburua euskalduntasuna, euskara eta euskal kultura sustatzea direlarik.
*KMK-tako irabazia nora doa? Ikastolako eraikina hobetzeko edo sartuta dauden proiektuetan aurrera egiteko erabiltzen da, xede nagusia hemengo haurrek hezkuntza euskaldun duin bat izatea delarik.
*Aitor Unanue Ikasberri Azpeitiko Ikastolako lehendakariak dio: Euskal Herriak Urola bailaran ere gure seme-alabentzat ikastola bat izan dezan ari gara lanean, euskaldun sentitu eta gara daitezen, Euskal Herriaren eremu osoan erabakia eta auzolana antolatu eta herri identitatea, hau da, euskalduntasunaren transmisioa eta garapena bermatzeko hezkuntza proiektu komuna gauzatzen.

Gehiago jakiteko gogoz geratu bazarete egin klik! hemen:



Data: Martxan dagoen proiektua
Ikastola Berritua Zarautzen
Diario Vasco egunkariko artikulu honetan Salbatore Mitxelenako eraikina berritu nahi dela azaltzen dute, orain dagoena bota eta guztiz berria izango den beste bat eginez.
Salbatore Mitxelena Ikastolako Ezohiko Batzarra ospatu da eta bertan Ikastola berriaren inguruan hitzegin zuten, kooperatibako bazkideei gauzak nola dauden azaldu zi-tzaizkielarik. Badirudi, azken urte konplikatu hauen ondoren, egitasmoak aurrera egingo duela. Eraikuntza berria, Javier Lertxundi eta Marina Lertxundi arkitektoen proiektua, epeka egingo da. Dena batera egin ordez, zatika egingo da, Eguzki Izarra eremuan.

                                                     

Urriak 4tik Maiatzak 31ra

Xakapon izeneko Ludoteka berria Zarautzen
Haur Hezkuntzako 4. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara bitarteko haurrei zuzenduta dago Xakapon ludoteka. Xakapon ludotekaren dinamizazioaz Sorginmuño taldeko kideak rduratzen dira. Talde honek esperientzia zabala du haurrekin lanean. Beraien ihardueren artean aisialdiko ekintzak, jangela zerbitzuak, udaleku irekiak, euskal txokoak, udaleku itxiak, ludotekak eta bestelakoak daude. Beti ere haur eta gaztetxoekin harreman zuzenean lan egiten dute. Bere ordutegia astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 16:45etik iluntzeko 19:30era luzatuko da. Xakapon Ludoteka Zarauzko haurrentzako jolasgunea da, eta Udaleko Euskara Zerbitzuak kudeatzen du. Bertan, haurrek hainbat jarduera egiteko aukera izaten dute: tailer desberdinak, mozorroak, mugimenduzko jolasak, mahai jokuak, irteerak, eskulanak. Ludotekaren helburu nagusia haurrek beraien aisialdiko orduetan euskaraz hitz egitearena da, ondo pasatzen duten bitartean.

Martxoak 31tik aurrera
Haur eskola berria Zarautzen.


Zentro berriak guztira 50 bat haur hartuko ditu, 0 eta 2 urte bitartean. “Gaur egun, haurreskolak 139 plaza ditu 0-2 urte bitarteko haurrentzat. Azken urteotan, ordea, eskaera handia egon da. Hori dela eta, Hezkuntza sailak, Haurreskolen Patzuergoarekin elkarlanean, plaza kopurua areagotzea erabaki zuen, eskaerari erantzuteko asmoz”, nabarmendu du Hezkuntza zinegotzi Gloria Vazquezek. Hori dela eta, zentro berria eraikitzea erabaki zuten. “Nahiz eta bi eraikin izan, zentro berria haurreskola zaharrarekin lotuta egongo da”, jakinarazi du Vazquezek: “Obra honi esker, 50 plaza gehiago eskainiko ditugu. Hala, guztira 0-2 urte bitarteko 189 haur hartuko ditu haurreskolak”
Eraikin berriak hainbat gune izango ditu: 80 metro koadroko erabilera anitzeko egongela, tailerra, biltegia, bulegoa eta lorategia, besteak beste. Ignacio Quemada arkitektuak zuzendu du proiektua, eta Vazquezen arabera, Haurreskolen Patzuergoko ordezkarien eta haurreskolako hezitzaileen eskaerak izan ditu kontuan.

Zentruaren eraikitze prozesua ikusi nahi izanez gero, sartu hemen:
http://www.youtube.com/watch?v=aFNJfV0wM8A&feature=player_detailpage
edo hemen:
http://youtu.be/aFNJfV0wM8A

Apirilak 29tik Ekainak  24ra

UDABERRI FEST  I. edizioa (ZARAUTZ)

BERTSOAK MUSIKAZ BLAI Jon Martin, Gaztelumendi, Mantxi eta Jokin Labaien-ekin. 
Gai jartzailea: Jon Ansa
*Data: Apirilak 29, ostirala
*Ordua: 22:00h
*Lekua: Munoa plaza
*Salneurria: 3€ aurrez/5€ takilan

DELOREAN. Desparrame gaua

*Data: Apirilak 30, larunbata
*Ordua: 22:00h
*Lekua: Munoa plaza
*Salneurria: 12€ aurrez/15€ takilan

ANJEL DUHALDE & TXOMIN ARTOLA

*Data: Maiatzak 6, ostirala
*Ordua: 22:30h
*Lekua: San Pelaio
*Salneurria: 10€ aurrez/13€ takilan

BERRI TXARRAK & ESNE BELTZA & GATIBU & SKASTI & MANTISA & INTRO 

* Data: Maiatzak 7, larunbata
* Ordua: 18:00h 
* Lekua: San Pelaio
* Salneurria: 15€ aurrez/20 € takilan


OREKA TX & KUKAI & AMAREN ALABAK

* Data: Maiatzak 28, larunbata
* Ordua: 22:30h 
* Lekua: Kiroldegian

* Salneurria: 13€ aurrez/18 € takilan

GOSE & ZEA MAYS

* Data: Ekainak 3,ostirala
* Ordua: 22:30h 
* Lekua: Kiroldegian

* Salneurria: 10€ aurrez/13 € takilan

SORKUN & FANGORIA 


* Data: Ekainak 17,ostirala
* Ordua: 22:30h 
* Lekua: Kiroldegian

* Salneurria: 25€ aurrez/30 € takilan

THE USKI'S & NENA DACONTE

* Data: Ekainak 24,ostirala
* Ordua: 22:30h 
* Lekua: Kiroldegian

* Salneurria: 20€ aurrez/23 € takilan



    kartela: 
    http://www.nextshow.es/wp-content/uploads/2011/04/UDA-BERRI-FEST.jpg
    web orria:
    http://udaberrifest.com/

    ANIMATU ETA ONDO PASA!

    No hay comentarios:

    Publicar un comentario