ONGI ETORRI GURE BLOGERA

ONGI ETORRI GURE BLOGERA
Gasteizko Magisteritza Eskolako ikasleak gara eta blog bat sortzea erabaki dugu. Gure helburua irakasle, ikasle eta gurasoek ongi pasa eta parte hartzea da, denen artean irakaskuntza-ikaskuntza prozesua hobekuntzara bideratzeko.

martes, 10 de mayo de 2011

ZOTZ EGITEKO FORMULAK

Zure lagunekin jolasteko edota lagun bat aukeratu behar izatekotan zotz egiteko formulak proposatzen dizkizuegu:

Donda dona, katona
sutondoan amona
lepotik behera kutuna
irten kanpora,
neska-mutil tuntuna!

Bat eta bi, hiru eta lau,
Txominek andrea falta dau,
horma zuloan topatu dau,
zirrike-zirrike atera dau,
lizibe ontzian beratu dau,
labe gainean zikatu dau,
elizara doala, elizara doala,
kakarraldoak beldurtu dau.

Don don Belendron
Belendrongo elizan
zazpi gizon dantzan
bi mozkor, bi mozkor
nahi duena, nahi duena,
kan-po-ra

Don don Belendron
Belendrongo elizan
hiru atso dantzan
hirurek ez dute
ardit bana poltsan.

Atxia motxia pirulipan
nire semea errotan
errotara zihoala
topatu zuen asto bat,
atera zion begi bat,
sartu zion ziri bat,
kalean gora,
kalean behera,
pin, pan, fuera!

Gora,
behera,
xikitun,
xakatun,
fuera!

Don, don kikilimon
sarrakuke sarramon
pike-pike tortolike
ban-bu,
sireketake
bu!

Harriola, marriola,
kin-kuan-kin,
portan zela,
portan min,
segera, megera,
kirun, karun, pek!

No hay comentarios:

Publicar un comentario