ONGI ETORRI GURE BLOGERA

ONGI ETORRI GURE BLOGERA
Gasteizko Magisteritza Eskolako ikasleak gara eta blog bat sortzea erabaki dugu. Gure helburua irakasle, ikasle eta gurasoek ongi pasa eta parte hartzea da, denen artean irakaskuntza-ikaskuntza prozesua hobekuntzara bideratzeko.

domingo, 29 de mayo de 2011

JOKU KOOPERATIBOAK

Joku mota honetan bi edo jokalari gehiagok ez dute elkarren artean lehiatzen, baizik eta saiatzen dira helburu bera lortzen eta beraz, talde bezala irabazten edo galtzen dute. Joku hauek egin ondoren, egokia da komentatzea zer sentitu duten eta zein izan den benetako xedea ezagutzea.


PARACAIDAS-A
Aukera asko ematen ditu,zeren eta material erresistentez egina dago.

Jolasak:
- Sagua eta katua: pertsona bat katua da eta beste bat sagua. Katuak sagua harrapatu behar du. Lurretik gertu dago paracaidas-a eta sagua azpitik eta katua gainetik doa. Katuak ez jakiteko non dagoen sagua taldeak paracaidas-a astintzen du.
- Pilotak: pilota bat kolore batekoa (adib: gorria) eta bi beste kolore batekoak paracaidas-aren gainean jartzen dira. Saiatu behar da pilota gorria zulotik sartzea beste biak sartu gabe.-
- Izenak ezagutzeko: denek paracaidas-a eusten dute eta txandaka bakoitzak bere izena esan eta zulotik sartu behar du bere burua. Besteek izena esan duen pertsona zuloan sartzeko, paracaidas-a altxa eta egiten dute.

Joku gehiago ere badaude eta liburu honetan aurki daitezke: "Actividades con paracaidas" Ron Frenchy eta Michael Horvat. Editorial Paidotribo

INUITS
Binaka jolasten da. Egurrezko makil batek ertzetan sokak ditu eta erdian beste soka bat bola batekin. Ertzetako sokak jokalari bakoitzari lotzen zaie. Helburua da erdiko soka makilean biltzea eta askatzea jokalari bakoitzaren mugimendu koordinatuen bidez.

ARKATZ KOOPERATIBOA
Dinamiko eta sortzailea da. Bi jokalaritik hamarrera jolas dezakete eta berdin du adinak. Marrazketa joku interaktiboa da. Leku itxietan zein kalean jolas daiteke. Helburua da denen artean marrazki bat egitea plataforma batetik ateratzen diren soketatik bakoitzak eskuarekin eutsiz eta plataformaren erdian arkatz edo errotuladore bat dago.


Joku gehiago daude eta hau da joku gahiago agertzen diren liburu bat: "1000 ejercicios y juegos con material alternativo" C.Jardi Pinyol y otro. Editorial Paydotribo. España. 1992

No hay comentarios:

Publicar un comentario