ONGI ETORRI GURE BLOGERA

ONGI ETORRI GURE BLOGERA
Gasteizko Magisteritza Eskolako ikasleak gara eta blog bat sortzea erabaki dugu. Gure helburua irakasle, ikasle eta gurasoek ongi pasa eta parte hartzea da, denen artean irakaskuntza-ikaskuntza prozesua hobekuntzara bideratzeko.

miércoles, 16 de marzo de 2011

Familiaren eskubide eta betebeharrak



Hemen goiko bideo honetan familiak eskubideak dituen bezalaxe, behar batzuk ere badituela azaltzen da, eta horren erantzukizuna gurasoena dela, familia baten oinarria direlako:

Gurasoek elkarrekin laguntza, fideltasuna eta bizi komunitatezko giro bat behar dute, eta seme alabekin bizitzarako ateak irekitzeko, mantentzeko eta hezitzeko jarrera edukitzea beharrezkoa den bezalaxe. Modu honetara hezitzen baditugu,  anai arrebek elkarrekin ere fraternitatea izango dute, eta gurasoekiko errukiaren birtutea ere bai.

Gaur egungo gizarteak familiei ikusgarri egitea, bizitzari abestea eta heriotzaren gainetik daudela adieraztea eskatzen die, horretarako eredugarri izatea lortu behar dute, izan ere bere familia ( bikotea zein umeak) zaintzen ez dituen pertsona batek solidaritateari buruz esaten duen guztiak garrantzia galduko du txikienen ikuspuntutik.

Beste arazo bat familiako komunikazioa galtzea da, ez gara elkarbizitzen etxeetan, asko jota telebista ikusteko esertzen gara denok batera, eta horrek ez du komunikazioa bideratzen, ez helduen artean eta ezta haurrekin ere.

Guztia kontuan hartuta zaila da familiaz ongi zaintzea, esfortzu bat eskatzen duelako, batez ere azken urte hauetan, bi gurasoak etxetik kanpo lanean daudelako, gaztetxoek eskola ordutegi intentsoa dutelako, asko bidaiatzen delako etb.

Danyl Koehn adituak dio "Nagusiak familia bezala tratatzen bazaitu, alde egin". Honekin adieraztera eman nahi du enpresa bat ez dela familia batekin konparagarria, biak ere arriskuan egon daitezen arren, enpresa batek kalera botako zaituelako agian eta familia batek beti maiteko zaituelako.

Christine M.Fletcherek berriz "Kontua ordaintzen" ari garela dio, izan ere, ume asko eta asko, oraindik 12 edo 17 urtetara iritsi ez direnak deprimituta daude, eta zenbaitek medikamentuen beharra du, ez dakitelako zergatik bizi diren edo zertarako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario